Txirrindularitza

Etaparekin, lidergoa Pinotentzat

Frantziarrak igoera harrigarria egin du Rettenbach erraldoian, eta liderraren maillota jantzita biribildu du etapa garaipena. 

jarraia112105.jpg
unai zubeldia
2015eko ekainaren 17a
12:18
Entzun

Beldurgarria da Rettenbach mendatea, eta txirrindulariek nahikoa lan izan dute helmugara iristen. 2.700 metrotik gora, mugimendu bakoitza ondo neurtu behar izan dute, eta Thibaut Pinot (FDJ.fr) izan da guztietan abilena, lehen aldapa gogorretan atzera gelditu arren. Ihesaldi luzea bizi-bizirik mantenduta, Stefan Denifl (IAM) lasterketa buruan iritsi da Rettenbachera, baina 1,5 kilometro falta zirela etsi behar izan du austriarrak, %15eko batez besteko aldapa gogor-gogorretan. Liderraren maillota jantzita abiatuko da bihar Pinot, baina 47 segundo eskasera dauka Geraint Thomas (Sky), 50era Simon Spilak (Katuxa), 55era Domenico Pozzovivo (Ag2r), 1.07 Miguel Angel Lopez (Astana), 1.27ra Jakob Fuglsang (Astana) eta 1.32ra Tom Dumoulin (Giant). Txikiak dira aldeak, igandean 38,4 kilometroko erlojupekoa izango dutela kontuan izanda, batez ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.