mendia

Etsi egin dute Iñurrategik, Zabalzak eta Vallejok Everesten, eguraldiagatik

'Hornbein' hiru mila metroko korridoretik igo nahi zuten, baina haize handia eduki dute.

2009ko urriaren 10a
17:32
Entzun
Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo euskal mendizaleek aurten behintzat, ez dute Everest munduko mendirik garaiena (8.848 metro) Hornbein korridoretik igoko, gaur etsi egin baitute, eguraldi txarragatik. Haizete handiak daude han, 70 kilometroko orduko indarra hartzerainokoak.

Hiru mila metroko korridore tentea da Hornbein.

Iñurrategi, Zabalza eta Vallejo egunetan egon dira aro onaren zain, baina ezin izan da -hilaren 17an hartu behar dute Euskal Herrirako hegaldia-.

Shisha Pangman (8.027), berriz, Edurne Pasaban gailurrera saioa egiteko moduan da, eta baliteke asteazkenean egitea horretarako saioa. Hamahirugarren zortzimilakoa luke, eta bat faltako litzaioke hamalauak burutzeko: Annapurna (8.091 metro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.