Etxabek entrenatuko du Santurtzi bi urtez
ARRAUNA. Juan Mari Etxabek Santurtziko trainerua zuzenduko du hurrengo bi urteetan, Ibon Gaztañazpiren ordez. Oiartzuarra San Juaneko zuzendari teknikoa izan da aurten, eta aurretik Castron aritu zen. Hain zuzen ere, Espainiako ontzi horrekin San Miguel liga irabazi zuen iaz, hamahiru bandera eskuratuta. KAE ligatik San Miguel ligara igotzea izango da Etxaberen helburua Santurtzin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu