Etxaidek beste bi urterako berritu du kontratua
FUTBOLA. Jokin Etxaidek 2014-2015ko denboraldia amaitu arteko akordioa adostu du Osasunarekin, orain arte zuena baino bi sasoi gehiago. «Oso pozik nago, espero dut datorren sasoian lesioekin zorte handiagoa izatea, eta klubak erakutsi didan konfiantza itzultzea», aitortu zuen atzo Etxaidek. Jokalariari gaur egingo diote ebakuntza, sorbalda atera baitzitzaion Betisen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu