Etxeberriak Espainiako Ligako 400. partida jokatuko du Athleticekin igandean

Talde txuri-gorriaren historian kopuru horretara iristen den hirugarren jokalaria litzateke.

2007ko azaroaren 1a
15:19
Entzun
Datorren igandean Athleticek Recreativoren aurka jokatzekoa duen partidan parte hartzen badu, Joseba Etxeberriak Ligako 400. partida jokatuko du Athleticekin, eta, horrenbestez, talde txuri-gorrian kopuru horretara iristen den hirugarren jokalaria izango da. Jose Angel Iribar (466 partida) eta Txetxu Rojo (413) dira beste biak. Orain arte jokatutako 399 partidetan 83 gol sartu ditu Etxeberriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.