Hamabost urtean Athleticen jokatu ostean, taldeari eta futbolari agur esan dio gaur arratsean Joseba Etxeberriak, San Mamesen. Joaquin Caparros entrenatzaileak titular jarri du, eta 71. minutuan erretiratu da jokalaria, jarraitzaileen txalo zaparrada artean.
2-0 irabazi du partida Athleticek, Deportivoren aurka, Espainiako Lehen Mailako azkeneko jardunaldian. Iker Muniainek (19. minutuan) eta Javi Martinezek (77.ean) sartu dituzte golak.
Liga zortzigarren bukatu du Athleticek, Europako Liga postuetatik kanpo. 54 puntu lortu ditu: hamabost partida irabazi, bederatzi berdindu, hamalau galdu, 50 gol alde, 53 aurka.
Osasuna bihar ariko da, etxean, Xerezen aurka (19:00). Salbazioa erdietsia du Iruñeko taldeak.
futbola
Etxeberriaren agurrean, Athletic 2-0 irabazle
Muniainek eta Martinezek sartu dituzte Deportivoren kontrako golak. Zortzigarren bukatu du taldeak Liga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu