Etxetik kanpoko lehen garaipena nahi du gaur Osasunak

Granadaren zelaian jokatuko dute gorritxoek, eta Raul Garcia hasieratik jarriko du Mendilibarrek

Juan Luis Zabala
Donostia
2011ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Nafarroako Erresumatik kanpoko ligako lehen partida irabazi nahi du gaur Osasunak Granadan. Sailkapenean hamabigarren postuan daude gorritxoak, bost punturekin, eta irabazteak konfiantza handia emango lioke taldeari. Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak adierazi duenez, «aurkari zuzena da», eta taldea «neurketa irabaztera irtengo da». Hamaikako erasokorra zelairatuko du bizkaitarrak.

Min hartuta egon ondoren, Javad Nekunam deialdian sartu da, baina ez da hasieratik ariko. Raul Garcia eta Puñal arduratuko dira zelai erdiaz, eta Lamah zein Ninok abiadura emango diote taldeari kontraerasoan. Atzelari zentralak, berriz, Ruben eta Flaño izango dira, Sergio eta Roversio min hartuta daudelako. Izen handia ez eduki arren, Granada «ongi antolatutako talde ona» dela gogorarazi du Mendilibarrek, baina, bere ustez, hiru puntuak Iruñera ekarriko dituzte.

Granadak Anoetan jokatu zuen aurreko jardunaldian, eta, galdu arren, itxura txukuna eman zuen. Osasunak lan egin beharko du irabazteko.

GRANADA-OSASUNA

Granada. Roberto, Nyom, Siqueira, Mainz, Diakhate, Moises, Yebda, Martins, F. Jara, D. Benitez eta Uche.

Osasuna. A. Fernandez, M. Bertran, Ruben, M. Flaño, Raitala, Puñal, Lolo, Cejudo, R. Garcia, Lamah eta Nino.

Epailea. Teixeira Vitienes.

Estadioa. Los Carmenes.

Ordua. 18:00 (Gol TV).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.