Etzi hasiko da buruz buruko Orona Mastersa

Gaur egungo bost erremontista onenek hartuko dute parte; Ezkurra txapelduna zuzenean da finalean

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Zeberiok eta Urrizak jokatuko duten partidarekin hasiko da aurtengo buruz buruko Orona Mastersa, etzi, Galarretan. Bost erremontistak hartuko dute parte: Zeberio eta Urriza ez ezik, Urrutia, San Migel eta Ezkurra ere lehiatuko dira. Ezkurra zuzenean sartu da finalean, gaur egungo buruz buruko txapelduna delako.

Zeberiok-Urriza eta San Migel- Urrutia —hilaren 25ean jokatuko da— final-laurdenetako irabazleek finalerdia jokatuko dute hilaren 31n, eta finalerdiko garaileak jokatuko du, hain zuzen ere, Ezkurraren aurkako finala, urtarrilaren 7an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.