Espainiak eta Serbiak jokatuko dute, bihar, Poloniako Eurobasketeko finala (Katowice, 21:15). Gaur jokatu dituzte bi finalerdiak: Espainiak Grezia menderatu du eta Serbiak Eslovenia. Lehen fasean bi finalistak elkarrekin egon ziren C Multzoan, eta Serbia izan zen garaile: 66-57.
Espainiak Greziari 82-64 irabazi dio. Nagusi izan da partida osoan: atsedenera bederatzi puntu gora joan da eta laugarren laurdenean jo du kolpea. Berriz ere Pau Gasol Espainiako selekzioko pibota izan da jokalaririk onena: 21 minututan jokatu du eta 18 puntu sartu ditu eta sei errebote harrapatu. Fresko iritsiko da finalera txapelketako saskiratzaile nagusia.
Serbiak, berriz, luzapena behar izan du, laugarren laurdena 79na bukatu ostean. 96-92 irabazi du. Lehenago Eslovenia joan da ia beti aurretik (11-19, 35-45, 56-57), baina Milos Teodosic Serbiako basea erabakigarria izan da (32 puntu). Eslovenian Erazem Lorbek pibotak 25 puntu egin ditu, baina azkeneko hamar minutuetan faltengatik kanporatuta egon da.
Duela bi urte Errusia izan zen Eurobasketeko txapeldun. Espainiari irabazi zion urrezko domina, ozta-ozta, Madrilen.
saskibaloia
Eurobasketeko finala: Espainia-Serbia
Aurrenak Greziari 82-64 irabazi dio finalerdian eta bigarrenak 96-92 Esloveniari. Bihar 21:15etik aurrera izango dute jokoan urrea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu