Euroligako biharamuna ahaztu ezin, eta liga iritsi da

Joventutek Baskonia gaizki dabilela baliatu, eta zortzi onenen artean finkatu nahi du (12:30, ETB1)

Andoni Urbistondo.
2012ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Parranda latza botatzen duenak biharamunean bezala, horrelaxe dago Baskonia, buruko minez eta buruko min hori nola gainditu ez dakiela. Tarte handirik gabe, gainera, Euroligako dema bukatu eta 36 ordura jokatuko baitu ligako neurketa. Aurkariak ere ez du konfiantzarako tarte handirik uzten, ondo hasi baitu liga. Joventutek hirutik bi partida irabazi ditu, Baskoniak bezala, eta galdutako hori irabaztear egon zen Malagan, Unicajaren aurka.

Heurtel-Cabezas bikoarentzat hamaikagarren azterketa izanen da. Albert Oliver eta Corey Fisher Joventuteko gidariak lan bikaina egiten ari dira. Baskoniakoak, aldiz, eskas dabiltza, eta hobetzeko batere perspektibarik gabe. Arreta berezia Manny Quezada eta Moses Ehambe jaurtitzaileei, eta Tony Gaffney pibotari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.