Europako belar hockeyko talderik onenak Donostian bilduko dira bihartik astelehenera bitarte. 2012ko Europako Kopako lehen fasea jokatuko da bertan. Txapelketa berak bi fase izango ditu. Lehenengoan, sei taldez osatutako bi ligaxka jokatuko dira. Bi multzo horietako lehen bi sailkatuek jokatuko dute, ondoren, azken fase erabakigarria.
Reala ariko dira lehen faseko lehen multzoan, eta harekin batera, Hertogenbosch (Herbehereak), Uhlenhorster (Alemania), Leicester (Ingalaterra), Atasport (Belgika) eta Izmailovo (Errusia) taldeak. Hertogenboschen izango da txuri-urdinen lehen aurkaria, hain zuzen ere, bihar (14:30). Azken fasera sailkatzea «zaila» dela jakinda, Maialen Garcia Realeko jokalariaren esanetan, «gerra» ematen ahaleginduko dira.
Urteetan hockey taldeko hainbat kidek egindako lana eskertzeko asmoz ekarri du Realak txapelketa Donostiara. Baita belar gaineko hockeya Gipuzkoan ezagutarazteko asmoz ere.
Europako Belar Hockey Kopako lehen fasea hasiko da bihar Donostian
Sei talde ariko dira bi multzoetako bakoitzean, tartean Reala, eta lehena eta bigarrena sartuko dira azken kanporaketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu