Amaitu da Miarritzerentzat sasoia Europako lehiaketetan. Aspaldi amaitu zuen Heineken kopakoa, eta gaur Europako Challenge kopari esan dio agur, Dublinen, finalerdietan, Leinsterren aurka 44-16 galdu ondoren. Miarriztarrek bazekiten oso zaila izango zela egungo Europako txapelduna ustekabean harrapatzea, eta hala izan da. Ez dute aukera txikiena ere izan, Leinster nagusi izan baita, hasi eta buka. Gaur galdu ostean, Miarritzek ez du jokatuko Heineken kopa datorren denboraldian. Iaz Challenge kopa irabazita lortu zuen. Aurten, ordea, erdibidean geratu da.
Errugbia
Europako Challenge kopatik at geratu da Miarritze
Lapurdiko taldeak 44-16 galdu du Dublinen, Leinsterren aurka, finalerdietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu