futbola

Europako Ligako finaleko sarrerak salgai jarri ditu Athleticek

Oraindik finalerdietan den arren, "UEFAren gomendioak betetzeko eta epe laburra kontuan hartuta" hartu du maiatzaren 9ko partidako sarrerak saltzeko erabakia. Larunbatera artean eman daiteke izena.

2012ko apirilaren 24a
17:01
Entzun

"UEFAren gomendioak betetzeko eta epe laburra kontuan hartuta", Athleticek Europako Ligako finaleko sarrerak salgai jarri ditu, oraindik sailkatu gabe dagoen arren. Etzi gauean, Sporting Lisboaren aurkako finalerdiko itzulikoaren ondoren jakingo da maiatzaren 9an Bukaresteko finalean izango den ala ez. Joanekoan 2-1 irabazi zion Sportingek. 21:05ean hasiko da etziko partida, San Mamesen (Espainiako C+).

Athleticek 9.000 sarrera izango ditu finalerako. Horietatik 7.650 klubeko bazkideentzat izango dira eta gainerako 1.350ak Athleticek erakunde, kirol elkarte, babesle eta laguntzaileekin dituen konpromisoentzat.

Noiz eta nola eskatu Europako finaleko sarrera

Larunbatera artean eska daiteke —larunbatean barne—, 08:00etatik 20:00etara: www.athletic-club.net webean edo 94 405 05 15 telefono zenbakira deituta. Informazio gehiago.

Espainiako Kopako finaleko sarrerak, zozkatuta

Herenegun zozkatu zituzten Espainiako Kopako finalerako sarrerak Athleticeko bazkideen artean. 29.733 zenbakia atera zuen notarioak. Beraz, hortik aurrerako 16.999 zenbakiek lortu dute sarrera: 29.733tik 34.955era eta 1etik 11.777ra.

Maiatzaren 25ean izango da Kopako finala, Madrilen, Vicente Calderon estadioan: Athletic-Bartzelona (22:00).

Urrutia "harro" taldearekin

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak gaur adierazi du "harro" dagoela taldearekin, "futbol modernoan ere lehiakorra izaten jarraitzen duelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.