Europako Nascar proba irabazi du Ander Vilariñok
AUTOMOBILISMOA. Asteburuan Le Mansen jokatutako azken bi probetan seigarren eta zortzigarren postuak eskuratuta, Ander Vilariño (2 TFT Banco Santander) nagusitu da Europako Nascar proban. AEBetako ateak irekiko dizkio garaipen horrek, hurrengo urtean Daytonako Nascar Battle proban ariko delako Hondarribiko pilotua. Zazpi garaipen eskuratu ditu hamabi probatan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu