FUTBOLA. EUROKOPA

Europako selekzio indartsuek zuzeneko txartela dute jokoan

Eurokoparako sailkatze faseko azken jardunaldia jokatuko da gaur

Erredakzioa
DONOSTIA
2003ko urriaren 11
00:00
Entzun
Eurokoparako sailkatze fasea bere azken jardunaldira iritsiko da gaur. Hamar multzoetatik bi bakarrik iritsi dira azken partida hauetara dena erabakita, eta Ingalaterrak, Turkiak, Alemaniak, Espainiak eta Italiak oraindik ez dute lortu zuzeneko sailkapena. Gaur hori edo bigarren aukera bat dute jokoan.

Frantzia, Txekia, Suedia eta Bulgaria sailkatuta daude, eta Portugal, etxeko taldea izateagatik, ere bai. Bigarren postuek bigarren aukera bat ematen duenez Eslovenia eta Holandak eskubide hori irabazi dute.

Ingalaterrak partida gogorra izango du Turkiaren aurka. Giroa aurka izango du, segurtasun neurriak direla-eta zale ingelesei Turkiara bidaiatzea debekatu zaielako. Partida horrek erabakiko du 7. multzoa. Gauza bera gertatzen da seigarrenean Grezia eta Espainiarekin. Espainiarrek azken aurreko jardunaldian ziurtatu zuten bigarren postua, eta orain sailkapena itxi nahi dute. Horretarako irabazteaz gain, Greziak Irlandaren aurka ez irabaztea ere behar du. Alemaniak eta Italiak ere ez dute ziurtatuta oraindik sailkapen zuzena orain euren multzoetako lehen postuetan dauden arren. Bigarren eta hamargarren multzoan dena dago erabakitzeke. Kroazia, Belgika, Eskozia eta Hungariak bigarren aukera dute jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.