ASOBAL LIGA

«Europan jokatzeko postu bat lortzeko lehian egon behar dugu»

2003ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Jordi Ribera

Bidasoako entrenatzailea

«Europan jokatzeko postu bat lortzeko lehian egon behar dugu»





1. Hiru asteko denboraldi-aurrea egin dugu. Dena ondo joan da, eta ordu asko izan ditugu entrenatzeko. Fisikoki oso lan txukuna osatu dugu. Baloiarekin, aldiz, apurka-apurka doa taldea. Jokalari berri asko ditugu eta horrek eragina du jokoaren zenbait arlotan, erasoan bereziki, koordinazioak eta taldeko lanak garrantzi handia baitute bertan. Alde izan ditzakegun gauzak ditugula badakigu: defentsako lan gogorra eta kontraerasoa. Baina aldi berean, badakigu, mantsoago joango diren gauzak ere baditugula: taldeko jokoa.

2. Hobetzeko tarte handia duen taldea dugu eta pixkanaka-pixkanaka hobetzen joango gara. Denboraldia aurrera joan ahala, hobetzen joango gara, hori ziur.

3. Inoizko txapelketa lehiatuenetakoa izango da aurtengoa. Ez dira egongo atzean geratzen diren taldeak, bakoitzaren mugak kontuan hartuta, talde guztiek fitxaketa onak egin baitituzte. Ez dituzte hamabi jokalari on izango, baina bai hasierako zazpiko nahiko txukunak. Zaila izango da edozein talderi irabaztea. Faboritoak? Betikoak: Ciudad Real, Bartzelona, Portland (lesioekin zortea badute) eta Ademar. Valladolid txapelketako ezustea izan daiteke, talde zaila baita, etxean bereziki.

4. Aukera askoko txapelketa batean gaude. Aurten, esaterako, zortzi taldek jokatzen dituzte Europako txapelketak. Postu horietan egon gaitezkeela pentsatu behar dugu, eta hor egoteko borrokatu. Espainiako Kopa ere hor dago, eta lehen itzulia zortzi lehenen artean bukatu nahi dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.