Txirrindularitza

Euskadi Fundazioa UCI Pro Team mailan lehiatuko da datorren denboraldian

Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunaren (UCI) onarpena jaso eta gero, datozen asteetan emango dituzte proiektuaren inguruko kirol eta gizarte xehetasunak.

Euskadi Fundazioa taldearen aurkezpen ekitaldia, joan den urtarrilean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
ainara arratibel gascon
2019ko urriaren 8a
13:03
Entzun

Eginda zuen eskaria, eta jaso du baieztapena. Euskadi Fundazioa koska bat gorago lehiatuko da 2020tik aurrera: UCI Pro Team kategorian, hain zuen. Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak jakinarazi du bertan izango diren hamasei taldeen zerrenda, eta bertan da. Ez da UCIren zerrendan ageri den euskal talde bakarra, Caja Ruralek ere bertan segituko du beste denboraldi batez. Fundazioko arduradunek jakinarazi dute, datozen asteetan iragarriko dituztela proiektuaren inguru xehetasunak: bai kirol arloan, baita sozialean ere.

Azken denboraldian, Jorge Azanzaren agindupean, Kontinental mailan aritu da, 11 txirrindulariz osatutako multzoarekin. 91 eguneko egutegia osatu du, eta txirrindulari bakoitzak 45-55 lehiaketa egun artean ibili da, UCI Pro Team mailan egonda, UCI World Tourreko probetan aritzeko gonbidapenak jaso ahal izango ditu eta, besteak beste, Euskal Herriko Itzulian parte hartzeko aukera izan. 2017tik Mikel Landa Fundazioko presidente.

 

 

 

 

 

 

UCI Pro Team kategorian ariko da 2020tik aurrera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.