Futbola

Euskadi-Katalunia lagunarteko partida abenduaren 29an

San Mamesen ariko dira. Iazko urriaren 8an Bartzelonan jokatu zuten biek.

2007ko irailaren 12a
15:57
Entzun
Kataluniaren kontra jokatuko du aurten Euskadi selekzioak Gabonetako lagunarteko partida, ETB1ek jakinarazi duenez. Bilbon izango da, San Mamesen, abenduaren 29an (larunbata), Espainiako Lehen Mailako Ligaren atsedenaldia baliatuz.

Iaz ere bi selekzioek jokatu zuten lagunartekoa, urriaren 8an Bartzelonan, Nou Campen. Bina egin zuten eta 56.000 lagun joan ziren partida ikustera. Frankismoaz geroztik Euskadiren nazioarteko lehen partida izan hura. Harrezkero, Venezuelan ere jokatu du, aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.