Euskadi laugarren izan da txandakako lasterketan
ZIKLO-KROSA. Espainiako Txapelketak atzo hasi ziren, Zamoran, eta Euskadiko seikotea laugarren izan zen txandakako proban, Madril hirugarren sailkatuarengandik 13 segundora. Asturias izan zen txapelduna. Gaur, besteak beste, emakumezkoen elite mailako eta 23 urtez azpiko lasterketak jokatuko dira, eta gizonezkoen 23 urtez azpikoa. Elite mailakoa, azkenik, bihar jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu