Futbola

Euskadik 20 jokalari deitu ditu Venezuelako partidarako

Hamar jokalari Athleticekoak dira, sei Realekoak. Ekainaren 20an jokatuko dute han.

2007ko ekainaren 14a
13:46
Entzun
Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri Euskadi futbol selekzioko hautatzaileek 20 jokalari sartu dituzte hilaren 20an Venezuelan jokatuko duten lagunarteko partidarako, eta deialditik erdiak Athleticekoak dira. Beste sei Realekoak, eta Osasuna, Espanyol, Recreativo eta Valentziakoak bana.

Astelehenean irtengo dute Euskal Herritik hara, Loiuko (Bizkaia) aireportutik, asteazkenean jokatuko dute, eta ostegunean itzuliko dira.

Venezuelan 19:00ak direla hasiko da neurketa, hemen osteguneko goizeko ordubatak direla.

Euskadik aspaldiko partez iaz jokatu zuen Euskal Herritik kanpo; Bartzelonan, Kataluniaren kontra.

Euskadiren deialdia

Athletic. Aritz Aduriz, Joseba Etxeberria, Igor Gabilondo, Andoni Iraola, Josu Sarriegi, Fran Yeste, Unai Alba, Fernando Llorente, Fernando Amorebieta eta Ander Murillo.

Reala. Mikel Aranburu, Gaizka Garitano, Javi Garrido, Mikel Labaka, Mikel Gonzalez eta Mikel Alonso.

Osasuna. Iñaki Muñoz.

Espanyol. Gorka Iraizoz.

Valentzia. Asier del Horno.

Recreativo. Aitor Tornavaca.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.