saskiBALOIA

Euskadik 92-28 galdu du Argentinaren aurka

2011ko abuztuaren 8a
16:27
Entzun

Gizonezkoen Euskadiko saskibaloi selekzioak 28 puntu besterik ez dio egin bart Argentinari, Saltan (Argentina), eta nabarmen galdu du: 92-28. Etxeko taldean ez dute jokatu Fabio Obertok eta Luis Scolak.

Partida horrekin amaitu du Euskadik han egindako bira. Uztailaren 31n, Argentina B-ren aurka aritu zen —75-59 galdu zuen—, eta abuztuaren 4an, Kordobako selekzioaren aurka —65-95 garaile Euskadi—.

Argentina 92. Prigioni (4), Ginobili (10), Delfino (16), Nocioni (24), Leiva (8); Gutierrez (7), Sanchez, Figueroa (7), Quinteros (6), Mainoldi (3), Jasen (2), Kammerichs (5).

Euskadi 28. R. Uriz, Lasa, Santamaria, Iglesias (5), Otegi (3); Casado (2), M. Uriz, Zengotitabengoa (3), Calbarro (2), Salgado (11), Barberena (2).

Partzialak. 19-9, 40-17, 63-23, 92-28. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.