Futbola

Euskadik abenduaren 29an Kataluniaren kontra jokatuko duela baieztatu da

San Mamesen izango da lagunarteko partida.

2007ko urriaren 29a
17:55
Entzun
Gizonezko helduen Euskadiko selekzioak Kataluniaren kontra jokatuko du aurten gabonetan, abenduaren 29an (larunbata). Duela zenbait aste zabaldu zen berria, eta gaur baieztatu da. Bi federazioek lagunarteko partidaren kontratua sinatu berri dutela esan du Iñaki Dobaran EAEko Federazioaren presidenteak Euskadi Irratiaren kirol sailean.

Bilbon izango da neurketa, San Mamesen.

Handik lau egunera, urtarrilaren 2an, Espainiako Kopako partida izango dute Athleticek, Osasunak eta Real Unionek, eta ikusi egin behar talde haietako jokalariak nola ibiliko diren Euskadiko selekzioaren deialdira joateko.

Kataluniak eta Euskadik iaz ere jokatu zuten lagunartekoa, Bartzelonan, Nou Campen. Bina berdindu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.