Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa, bertan behera
HERRI KIROLAK. Hilaren 12an Martutenen (Donostia) jokatzekoa zen Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa bertan behera geratu da, soilik bi parte hartzaile zirelako aritzekoak: Aimar Irigoien eta Unai Lertxundi. Hasiera batean lau harri-jasotzaile zeuden izena emanda, baina Unai Bertizek eta Urtzi Telleriak ez aritzea erabaki dute azken orduan, biek arazo fisikoak dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu