Real Madrilen aurka jokatuko du Euskadiko Kutxa Baskoniak Espainiako ACB Superkopako finalerdian, gaur Kanaria Handian (Espainia) izandako zozketak erabaki duenez.
Beste finalerdia: Bartzelona-Kanaria Handia.
Urriaren 2an jokatuko dituzte bi partida horiek, Kanaria Handian. Oraindik ez dute jakinarazi Euskadiko Kutxa zer ordutan ariko den. Finala urriaren 3an izango da, larunbatarekin.
Azkeneko lau Superkopak Tau Baskoniak irabazi ditu -babeslea aldatu berri du Gasteizko klubak-.
saskibaloia
Euskadiko Kutxa Baskonia-Real Madril, Espainiako Superkopako finalerdia
Bartzelona-Kanaria Handia izango da beste finalaurrekoa. Urriaren 2an izango dira finalerdiak, 3an finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu