Euskadiko Trontza Txapelketa igandean
HERRI KIROLAK. Euskadiko Trontza Txapelketa jokatuko da igandean, Baliarrainen (18:00). Bi lan egin beharko dituzte trontzalariek: 45 ontzako goitik beherako hamar epai eta 45 ontzako ezkerretik eskuinerako bost epai. Bederatzi bikote ariko dira guztira, eta sei onenek maila nagusiko finala jokatuko dute irailaren 3an, Donostian, emakumezkoen txapelketarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu