Euskadiko Txapelketa jokatuko da etzi, Goizuetan
TXINGA EROATEA. Euskadiko Txinga Eroate Txapelketa jokatuko da etzi, 12:00etan, Goizuetan (Nafarroa). Zortzi txinga eroalek eman dute izena: Jose Larrazabalek, Beñat Amadek, Oscar Perezek, Andoni Zubiaurrek, Juanjoxe Agirregabiriak, Mielangel Sukuntzak, Imanol Martinek eta Simon Thomasek. 50 kiloko txinga banarekin ahalik eta plaza gehien egin beharko dute parte-hartzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu