SEGA

Euskadiko Txapelketako hiru kanporaketa asteburuan

DONOSTIA
2005eko ekainaren 11
00:00
Entzun
Gaur hasiko da Euskadiko Sega Txapelketa, final-laurdenetako kanporaketekin. Guztira 12 segalari ariko dira, eta, iaz bezala, hiru segalariko lau multzotan ariko dira lehen fasean. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortuko dute finalerdietrako txartela.

Gaur, final-laurdenetako bi kanporaketa jokatuko dituzte. D taldekoa izango da ikusgai Lezama-Amurrioko (Araba) Azkargain gaineko zelaietan (12:00). Lehian,Jexuxmari Goenaga eta Andoni Zuriarrain gipuzkoarrak eta Unai Berriozabal bizkaitarra ariko dira, ordu erdiz.Arratsaldeko 6:00etan, A multzoko Bixente Mitxelena eta Mikel Aranalde Gipuzkoarrak eta Kepa Albizua b izkaitarra ariko dira Zeberioko (Bizkaia) plazaren ondoan . Bihar, Azkaraten (Nafarroa) jokatuko dute saioa, C taldeko Andoni Goikoetxeak, Juan Manuel Erasunek eta David Mariñelarenak (19:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.