Txirrindularitza

Euskal Bizikletako arratsaldeko saioa bertan behera utzi dute, haizea eta euriagatik

20,5 kilometroko erlojupekoa ekinda zeudela hasi da eguraldi txarra, eta orduan hartu dute erabakia antolatzaileek. Goizeko saioaren ondorengo denborek kontatzen dute orain, eta Efimkin da liderra; 52 segundoko aldearekin irabazle iritsi da lehen saioan. Bihar bukatuko da Euskal Bizikleta.

2007ko ekainaren 9a
18:45
Entzun
Haize handia eta euria latz botatzen hasi du gaur arratsaldean Euskal Bizikletan, Abadiño-Matiena erlojupekoahasia zela (20,5 kilometrokoa), eta baldintzak oso txarrak zirela kausa, antolatzaileek gaurko bigarren saioa bertan behera uztea erabaki dute.

Bihar bukatuko da Euskal Bizikleta, Iurreta-Arrate etaparekin, eta txirrindulariak gaur goizeko saioaren amaierako denborekin abiatuko dira.

Hain zuzen, Vladimir Efimkin izan da goizeko irabazlea (Tolosa-Abadiño, 82,4 kilometro), eta lidergoa ere lortu du. Izan ere, atzo 50 segundora iritsi zen, eta gaur Alberto Fernandez liderra 52ra heldu da, tropelean. Marco Zanotti izan da bigarren.

29. kilometroan egin du ihes Efimkinek, Adrian Palomaresekin batera. Kanpanzar bigarren mailako mendatean utzi du Efimkinek hura atzean, dozena bat kilometro falta zirela.

Sailkapen nagusian, bi segundora dago Fernandez, seira Jose Angel Gomez Marchante, Oscar Sevilla eta Eladio Jimenez zortzira, David de la Fuente 36ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.