Serge Blanco

"Euskal errugbia arriskuan da"

Baionarekin bateratzea egitear zela ukatu du Miarritzeko presidenteak, baina etorkizunerako hausnarketa baten beharra ezinbestekoa dela azpimarratu du.

Serge Blanco Miarritzeko presidentea. ISABELLE MIQUELESTORENA
Eneritz Zabaleta.
2015eko maiatzaren 21a
14:06
Entzun

Serge Blanco hedabideen aitzinean azaldu da, goiz honetan. Baionarekin bateratzea "sekula ez dela egitear egon" azpimarratu du, baina etorkizunean euskal entitate bat sortzeko elkarrizketak izan direla baieztatu du. "Sekula ez da izan nire eta Manu Merinen buruan hurrengo sasoian gordezka bi taldeak batzea. Prozedura batzuk daude, adminsitrariek dute hitza. Pentsaezina da horrelakorik erratea".

Bitartean, Baionarekin batera euskal probintzia edo talde bat sortzeko atea irekita utzi du. "Euskal errugbia arriskuan da. Talde bat goian dago eta bestea behean. Kondenatuta gaude atzera egitera?". Haren hitzetan, Manu Merin Baionako presidentearekin talde horren sorreraz hitz egin dute, eta ez hurrengo sasoitik Baiona eta Miarritzea batzeaz.

Eraso ugari

Haren agerraldian, Serge Blancok hainbat zirto bota ditu. Lehenik, hedabide batzuk erasotu ditu, informazio faltsuak hedatzeagatik. Bigarrenik, Baionako hainbat arduradunen aurka gogor jo du, tartean Alain Aflelou eta Philippe Neys Baionako presidente ohiak eta Philippe Ruggieri administrari ohia. "Nire pertsonaren aurka lerdea bota dute eta gezurrak ere erran dituzte. Alta, ez daude gehiago Baionako zuzendaritzan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.