Datorren ostiralean hasiko da VII. BERRIA Pilota Txapelketa eta guztira 24 taldek parte hartuko dute: Gipuzkoako zortzik, Nafarroako beste zortzik, Bizkaiko bostek, Arabako bik eta Iparraldeko batek.
Lehen kanporaketa -ostiralean jokatuko dena- Gazteleku-Txaruta, Amurrio-Iparralde eta Oberena-Añorgak jokatuko dute. Astero kanporaketa bat jokatuko dute eta martxoaren azken asteburuan, berriz, finalak. Euskal Herriko Pilota elkarteen arteko txapelketarik garrantzitsuenetakoan bihurtu da txapelketa.
Aurrera-Saiaz, Adiskide eta Hernani klubek, BERRIArekin batera antolatu dute txapelketa. Gaurko aurkezpenean Patxi Jauregi Gipuzkoako Pilota Federazioko presidenteak Egunkaria auzi-ko auzipetuak gogoan izan ditu eta "finalean Martxelo Otamendi eta gainontzekoak sariak ematen ikustea" espero duela nabarmendu du. Urtarrilaren 29an amaituko da Egunkaria-ren aurkako epaiketa eta Otamendiz gain, Iñaki Uria, Xabier Oleaga, Joan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendi auzipetu daude.
pilota
Euskal Herriko 24 talde lehiatuko dira VII. BERRIA Txapelketan
Gipuzkoako zortzi, Nafarroako beste zortzi, Bizkaiko bost, Arabako bi eta Iparraldeko bat. Hurrengo ostiralean hasiko da eta martxoko azken asteburuan amaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu