Pala eta Zesta txapelketak

Euskal Herriko Banakako Pala eta Binakako Zesta Txapelketak aurkeztu dituzte Deportivon

Bilboko Club Deportivo pilotalekuan hiru txapelketa aurkeztu dituzte gaur. Lehena, Euskadiko Binakako Zesta Txapelketa aurkeztu dute, berrikuntza gutxi batzuekin. Euskal Herriko Pala Txapelketak ordea, birmoldaketa bat izan du: Eusko Basqueko zuzendaritzak nahiago izan du eskailera eredu zaharra alde batera utzi, eta liga formatodun bi maila ezberdinetako txapelketak antolatzea. Hortaz, aurtengoan lehen eta bigarren mailako Euskal Herriko Pala Txapelketak jokatuko dira.

2004ko irailaren 30a
19:06
Entzun
Birmoldaketa hau ez da palaren buruz burukoak izango duen aldaketa bakarra, aurtengo txapelketan parte hartzaile guztiek sailkatze fasea jokatu behar dutelako.

Banakako Pala Txapelketa:

Partaideak: Ziskar II.a, Fusto, Gaubeka, Iriondo, Lujan, Rekalde, Unda I.a eta Galan.

txapelketa: zortzi partaideek, itzuli bakarrera, elkarren aurka jokatuko dute. Lehenengo laurek finalerdiak jokatuko dituzte.

Binakako Zesta Txapelketa:

A multzoa: Bereikua-Etxabe, Alberdi II.a-Alberdi III.a, Etxalus-Barrondo eta Goixerri-Iriondo.

B multzoa: Egiguren II.a-Lopez, Arriaga-Goitia, Lander-Enbil eta Konpa-Felix.

txapelketa: Multzo bakoitzeko ligaxkako lehen biek jokatuko dituzte finalerdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.