Euskal Herriko Itzulia. Lehen etaparen kronika. Erreakzioak

2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun

«Ia negarrez sartu naiz helmugan. Behar nuen horrelako zerbait»



Joaquim Rodriguez

Katuxako txirrindularia

«Hainbat arazo tarteko, denboraldia oso txarra izaten ari da, eta ia negarrez sartu naiz helmugan. Behar nuen horrelako zerbait, eta irabaztera jokatuko dut. Ezin dut barkatu».

«Pena izan da, baina irabazteko borrokan jarraitzen dugu»



Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

«Helmugako argazkiak erabaki du etapa, baina horrelakoa da txirrindularitza, eta Purito zoriondu beharrean nago. Pena izan da, baina irabazteko borrokan jarraitzen dugu».

«Bat aukeratzekotan, Arrateko etapa aukeratuko nuke»



Beñat Intxausti

Movistarreko txirrindularia

«Etapa urduria izan da, laburra, gorabeheratsua. Lau taldekide gaude nahiko aurrean, eta ea etapa bat irabazita lider jartzen garen. Aukeratzekotan, Arratekoa aukeratuko nuke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.