UCI ProTour sortu zutenean, hortik kanpo utzi zuten Euskal Bizikleta, eta proba horri horrek arazo ekonomikoak eta txirrindulari onak lortzeko zailtasunak ekarri zizkion. Hori dela-eta, proba haren antolatzaile Euskal Bizikleta Elkarteak Euskal Herriko Itzuliko antolatzailearekin bat egitea erabaki du -El Diario Vasco egunkariaren Kirol Jardueretako Elkartearekin- eta Euskal Bizikleta Euskal Herriko Itzulian txertatu dute.
Hala, azken horretako etapetako bat beti Arrateko (Eibar, Gipuzkoa) gainean bukatuko da, orain arte Euskal Bizikleta amaitzen zen tokian.
Hain zuzen, gaur Donostian aurkezpenean jakinarazi dutenez, bi probetako arduradunek Euskal Txirrindulari Antolakuntza sortu dute -biek launa ordezkari izango dituzte-, eta Donostiako Klasikoa ere antolatuko dute.
Aurten apirilaren 6an hasiko da Euskal Herriko Itzulia, Ataunen (Gipuzkoa), eta Arrateko bukaera 8an izango da.
Txirrindularitza
Euskal Herriko Itzulian txertatu dute Euskal Bizikleta
Arazo ekonomikoak-eta direla tarteko, Euskal Bizikleta ez dute gehiago korrituko, baina Euskal Herriko Itzuliko etapa bat beti Arraten bukatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu