kirola

Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako selekzioak aldarrikatu dituzte Kongresuan

ESAIT, CAT eta Siareiras plataformek agerraldia egin dute Madrilen, Amaiur, CIU, ERC, ICV eta BNGko parlamentari batzuek lagunduta.

2012ko maiatzaren 21a
16:37
Entzun

ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak, CAT Kataluniako plataformak eta Siareiras Galizakoak Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako selekzioak aldarrikatu dituzte gaur Madrilen, Espainiako Kongresuan, hiru herrialdeek, "nazio historiko" gisa, horretarako eskubidea dutela iritzita.

Prentsaurrekoan Amaiur (Xabier Mikel Errekondo eta Rafa Larreina), CiU (Marta Surroca, Eva Parera, Josep Maldonado eta Jordi Jane), ERC (Joan Tarda, Alfred Bosch eta Teresa Jorda), ICV (Joan Coscubiela eta Laia Ortiz) eta BNGko (Olaia Fernandez) parlamentarien babesa jaso dute. Ondoren, elkarrekin argazkia atera dute Kongresu atarian. ESAITetik Iñigo Santxo eta Martxel Toledo izan dira.

"Ofizialki lehiatzea kirolarien eskubidea da eta euren federazioetako ordezkariek nazioarteko federazioen baitan egoteko aukera izan behar dute", esan dute ESAIT, CAT eta Siareirasek, eta "beto eta traba politikoak" desagertzeko eskatu dute. Haien arabera, Espainiako Gobernuak eragozpenak jartzen ditu.

Ostiralean Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalean Euskal Herriko eta Kataluniako selekzioen aldeko aldarrikapena egiteko eskatu dute plataformek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.