SEGA. II. SEGA EGUNA

Euskal Herriko segalaririk onenak ariko dira Almitzak antolaturiko Sega Egunean, igandean

DONOSTIA
2005eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Nazioarteko eran jokatuko da II. Sega Eguna igandean, Seguran (Gipuzkoa). Herriko jaiak ospatuko dira asteburuan, eta egitarauko ekitaldia izango da Almitza Elkarteak antolatu duen txapelketa. Sega librean izango da, eta gizonezkoak zein emakumezkoak ariko dira lehian.

Segalariek neurri bateko saila ebakiko dute, eta, denbora eta mozketaren kalitatea hartuko dute aintzat.Oraindik izena emateko epea zabalik badago ere, bost emakumezkok eman dute lehian aritzeko izena: Ainhoa Ansa, Ixabel Ansa, Ainhoa Mazkiaran, Aloña Jauregi etaAloña Galarraga.Gizonezkoetan 19 dira aritzekoak: Bixente Mitxelena, Urki, Mikel Aranalde, David Mariñelarena, Kepa Albizua, Unai Berriozabal, Miguel Angel Gondra, Jexuxmari Goenaga, Andoni Goikoetxea, Juan Manuel Erasun, Garikoitz Etxeberria eta anaia,Andoni Zuriarrain, Joxe Gabirondo, Juan Mari Agirrezabala, Mikel Arretxe, Mielmari Jauregi Altzo, Aitzol Berasategi eta Andoni Egia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.