Euskal Herriko Sokatira Federazioko presidente Isaak Ikazuriagak jakinarazi duenez, Euskal Herriko Sokatira Federazioak utzi egingo du TWIF Nazioarteko Sokatira Federazioa. Izan ere, TWIFk Espainiako talde gisa lehiatzeko presioa egiten dio Euskal Herriko Federazioari, eta azken aldian presio hori areagotzen ari zela diote.
Lehen, Nazioarteko federazioak Euskal Herritarren eskari batzuk onartu egiten zituztela diote, baina azkenaldian ez. Horregatik hartu dute erabakia, "sekula ezpaitugu onartu Espainiako selekzioaren izenean agertzea".
sokatira
Euskal Herriko Sokatira Federazioak Nazioartekoa utzi du
TWIF Nazioarteko Sokatira Federazioak Espainiako talde bezala lehiatzeko presioa egiten dio Euskal Herriko federazioari, eta ondorioz, federazioa uztea erabaki du Euskal Herrikoak. Gatazka ez badute konpontzen, Euskal Herriko Federaziaok ezin izango du Nazioarteko txapelketetan parte hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu