EUSKAL OLINPISMOARI GORAZARRE
Atzo banatu zuten, Getxon (Bizkaia), 2010eko Euskadi kirol saria. Orain arte beti banakoei edo taldeei eman izan diete Euskadi kirol saria. Baina oraingoan «euskal olinpismoari» eman dio Eusko Jaurlaritzak saria; Udako eta Neguko Olinpiar Jokoetan zein Paralinpiarretan aritu diren EAEko kirolariei, hain zuzen ere. Lau lagunek jaso zuten saria euskal olinpismoaren izenean: Maider Telleria belar hockeyko jokalari ohiak, Pedro Apellaniz atleta ohiak, Ainhoa Ibarra eskiatzaile ohiak eta Richard Oribe igerilari paralinpiarrak. Patxi Lopez EAEko lehendakaria, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Jaime Lissavetzky Espainiako Gobernuko kirol idazkaria izan ziren ekitaldian, saria ematen. Argazkian, ekitaldian parte hartutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu