OLINPIAR JOKOAK

Euskal presoen aldeko eta Espainiako ordezkarien aurkako protesta Buenos Airesen

2020ko Olinpiar Jokoak zein hiritan izango diren erabakitzen ari dira Buenos Airesen, eta Madril da hautagaietako bat. Bertan izan da, besteak beste, Mariano Rajoy, eta protesta egin dute haren bisitaren harira.

2013ko irailaren 7a
20:49
Entzun

22:00etan erabakiko dute Buenos Airesen Madrilen, Tokion edo Istanbulen izango diren 2020. urteko Olinpiar Jokoak. Arratsaldean defendatu dituzte hautagaitzak, eta, besteak beste, Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoy eta Espainiako printze Felipe Borboikoa izan dira Madrilen ordezkaritzan.

Han zeudela baliatuta, Argentinako hainbat erakundek protesta egin dute haien aurka. Bandera ugari eraman dituzte martxaren buruan, eta tartean izan dira ikurrinaren eta euskal presoak Euskal Herriratzearen aldekoa. Euskal Herriaren Lagunak elkarteak eraman ditu biak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.