Euskal futbol jokalariak aurpegia eman dute, eta lagunarteko partidez gainera, partida ofizialak jokatu nahi dituztela aldarrikatu dute.Dauden oztopo legalen gainetik, ahalegin handiagoa egiteko eskatu diote Euskadiko Futbol Federazioari, asteon egindako bileran. Federazioak jokalarien hitza entzun, eta konpromiso batzuk hartu zituen. Horiek bete ezean, selekzioaren deiei muzin egingo diotela azaldu dute jokalariek.
Lehen mailako, Bigarren mailako eta Bigarren B mailako 25 jokalari inguruk parte hartu dute ofizialtasunaren aldeko agerraldian, baina Osasunako eta Alaveseko jokalaririk ez da egon. Izen azpimarragarrien artean daude Tiko, Iraola, Prieto, Sarriegi, Aranburu, Uranga, Xabi Prieto, Mikel Alonso eta Labaka, besteak beste.Hau da, Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri selekzioko hautatzaileek emandako zerrendan agertzen diren hainbat jokalari izan dira Durangoko agerraldian.
Gainera, argi eta zorrotz hitz egin dute euskal futbol jokalariek Aitor Lopez Rekartek (euskaraz), Tikok (gazteleraz) eta Ximun Duhaurrrek (frantsesez) irakurritako manifestuaren bitartez.
Futbola
Euskal selekzio ofiziala eskatu dute hainbat futbol jokalarik
Euskadiko Federazioari kritika egin diote, eta helburu horren alde behar besteko ahalegina ez egitea egotzi. Aurrerantzean partidetan Euskadiko selekzio gisa barik Euskal Herriko selekzio izenarekin aritzea eskatu dute. Besteak beste, Tiko, Iraola, Prieto, Sarriegi, Aranburu, Uranga, Xabi Prieto, Mikel Alonso eta Labaka daude ekimenean parte hartu dutenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu