Ikusmina zegoen euskal selekzioak etxetik kanpo zer-nolako maila emango zuen ikusteko, eta jokalariek ez dute hutsik egin. Aurkaria falta izan zaie, ordea. 11. minuturako 0-3 aurretik zen euskal selekzioa, Eunatek 2. eta 6. minutuetan eta Nekanek 11. minutuan sartutako golei esker. Zelai erdian erabat nagusi eta aurrean mugimendu on-onak eginez, nahi izan duten guztia egin dute euskaldunek. Aintzane Encinasek 35. minutuan sartutako golarekin, 0-4 iritsi dira atsedenaldira, eta eta Aintzanek berak sartu du 0-5ekoa, bigarren zatian. Oso partida ona egin du euskal selekzioak, eta beste behin ere erakutsi du nazioartean maila ona emateko adinako multzoa daukala. Kanadako Munduko Txapelketarako sailkapen fasean aritu zen Estonia, eta bi partida irabazi zituen. Besteren artean, 0-5 galdu zuen Espainiaren aurka.
Futbola
Euskal selekzioa, erabat nagusi (0-5)
Eunate (bi), Aintzane (bi) eta Nekaneren golekin, euskal selekzioak gozatu egin du Estoniaren aurkako lagunarteko partidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu