Euskal selekzioak galdu egin du lehen partida
SASKIBALOIA. Euskal selekzioak porrot eginda ekin dio Argentinako egonaldiari. Hango selekzioaren bigarren taldearen kontra jokatu zuen atzo, eta 75-59 galdu zuen. Hasiera eskasa eman zioten neurketari euskal herritarrek, eta horrek emaitza baldintzatu zuen. Urko Otegik 20 puntu egin zituen. Hurrengo norgehiagoka etzi izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu