Venezuelako Futbol Federazioko presidenteak baieztatu duenez, Euskal Selekzioak Venezuelako selekzioaren aurka jokatuko du abenduaren 29an. "Abenduaren 27an joango gara Bilbora, eta partida horrekin amaituko dugu urtea", esan du.
Lagunartekopartida horrekin Venezuelak 2007ko ekainaren 20ean euskal selekzioak egin zion bisita itzuliko dio. Orduko horretan 3-4 irabazi zuen partida euskal selekzioak Joseba Etxeberriaren bi golekin eta Igor Gabilondo eta Aritz Adurizen gol banarekin.
SELEKZIOA
Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko du abenduaren 29an
Rafael Esquivel Venezuelako Futbol Federazioko presidenteak baieztatu du hitzordua. San Mamesen jokatuko da partida. 2007an 3-4 irabazi zuen euskal selekzioak Venezuelan jokatu zuen partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu