Sokatira

Euskal taldeek beste hiru domina irabazi dituzte munduko txapelketan

Badaiotzek urrea irabazi du emakumezkoen 500 kilokoan, eta Beti Gaztek, brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan, berriz, beste brontze bat irabazi dute lesakarrek.

Badaiotz (goian), Jingmei (erdin) eta Beti Gazte (behean), emakumezkoen 500 kiloko podiuma, gaur, Letterkennyn. LUR GIL
Berria
2020ko otsailaren 21a
22:30
Entzun

Euskal taldeek hiru domina lortu dituzte gaur goma gaineko munduko txapelketan. Badaiotzek urrea irabazi du emakumezkoen 500 kilokoan, eta Beti Gaztek, berriz, brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan, Beti Gaztek eta Ibarrak elkarren aurka jokatu dute brontzezko dominarengatik, eta nafarrek irabazi dute.

Meritu handiko urrea lortu du Badaiotzek, Taiwango Jingmei taldeari irabazi baitio finalean, eta Jingmei zen munduko azken txapelduna.

Irlandako Letterkenny herrian ari dira jokatzen munduko txapelketak. Bigarren eguna bete dute gaur, eta etzi bukatuko dira. Guztira zortzi dira euskal taldeek irabazi dituzten dominak: urrezko bi (Badaiotzek), zilarrezko bi (Beti Gaztek) eta brontzezko lau (Beti Gaztek bi, eta Gaztedik eta Ibarrak bana).

Bihar herrialdekako lehia hasiko da: 09:30ean, gizonezkoen 680 kilokoa, emakumezkoen 540 kilokoa eta 23 urtez beherakoak; eta 12:30an, gizonezkoen 560 kilokoa eta 580 kiloko mistoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.