Sokatira

Euskal taldeek hiru domina irabazi dituzte Munduko Sokatira Txapelketan, Italian

Badaiotzek urrezko domina eskuratu du 480 kilokoan, eta Abadiño Ak urrezkoa 600 kilokoan eta brontzezkoa 560 kilokoan.

2008ko otsailaren 25a
15:41
Entzun
Euskal taldeek hiru domina lortu dituzte Faenzan (Italia) Munduko Sokatira Txapelketan: Badaiotzek (Gasteiz, Araba) urrezko domina 480 kilokoan, Abadiño Ak (Bizkaia) urrezko domina 600 kilokoan eta brontzezkoa 560 kilokoan.

Hego Euskal Herriko taldeek ez dira inongo nazio edo herrialderen izenean lehiatu, eta Ipar Euskal Herrikoek Frantziaren izenean aritu dira.

Euskal taldeek -Hego Euskal Herrikoek-, 2004ko otsailean jardun zuten azken aldiz goma gaineko Munduko Txapelketan; Glagown (Eskozia), hain justu ere, Espainiaren ordezkari gisa. Orduan nazioen artekoan ere jardun zuten, eta zilarrezko domina bat lortu zuten, 520 kilokoan. Kluben artekoan, berriz, lau domina lortu zituzten: Beti Gaztek (Lesaka, Nafarroa) urrezko domina 600 kilokoan eta zilarrezko domina 560 kilokoan, etaBadaiotzek (Gasteiz) urrezko dominak 480 eta 520 kilokoan.

Aurten Hego Euskal Herriko taldeek berriro tiratu ahal izan dute berriro, lau urteren ostean, baina kluben arteko txapelketan baino ez. Ipar Euskal Herriko taldeek, aldiz, tiratu dute, baina Frantziaren izenean.

Euskal klubez gain, euskal herrialdeetako herri kirol federazioetako ordezkariak izan dira Faenzan: Pedro Alkorta (Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari), Joxelu Retegi (Nafarroako Herri Kirol Federazioko lehendakaria) eta Jean Pierre Biskai (Ipar Euskal Herriko herri kirol federazioteako federaziokidea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.