Alonsok berak argi hitz egin zuen atzo: «Xavi Hernandezi emango nioke nik saria». Bartzelonako erdilariari, alegia. «Azken urteotako ibilbidea ikusgarria izan da». Berari dagokionez, liga bat irabaztea falta zaiola onartu zuen atzo. «Baina ea denboraldi honetan irabazten dudan».
Emakumezkoen zerrenda ere eman zuen atzo FIFAk, eta ondorengoak dira Urrezko Baloia jasotzeko hamar hautagaiak: Camille Abily (Frantzia), Fatmire Bajramaj (Alemania), So Yun Ji (Korea), Marta Vieria da Silva (Brasil), Birgit Prinz (Alemania), Caroline Seger (Suedia), Christine Sinclair (Kanada), Kelly Smith (Ingalaterra), Hope Solo (AEB) eta Abby Wambach (AEB). Gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako entrenatzailerik onenek ere jasoko dute saria.
Hautagaiak
Xabi Alonso. Euskal Herria.Dani Alves. Brasil.
Iker Casillas. Espainia.
Cristiano Ronaldo. Portugal.
Didier Drogba. Boli Kosta.
Samuel Eto'o. Kamerun.
Cesc Fabregas. Katalunia.
Diego Forlan. Uruguai.
Asamoah Gyan. Ghana.
Andres Iniesta. Espainia.
Julio Cesar. Brasil.
Miroslav Klose. Alemania.
Philipp Lahm. Alemania.
Maicon Douglas. Brasil.
Lionel Messi. Argentina.
Thomas Mueller. Alemania.
Mesut Oezil. Alemania.
Carles Puyol. Katalunia.
Arjen Robben. Herbehereak.
B. Schwensteiger. Alemania.
W. Sneijder. Herbehereak.
David Villa. Espainia.
Xavi Hernandez. Katalunia.