Futbola

Euskaltel da Realaren babesle berria

Denboraldi amaiera bitarte izango da talde txuri-urdinaren babesle, eta ostiraleko partidatik aurrera ageriko da telefono konpainiaren ikurra Realaren elastikoan.

ainara arratibel gascon
2018ko urtarrilaren 31
16:27
Entzun

Realak gaur bertan eten du Qbao.com enpresaren zuen babesle hitzarmena, eta denboraldi amaiera bitarte Euskaltel izango da talde txuri-urdinaren babesle berria. Etzi Deportivoren aurka jokatuko duen partidatik aurrera agertu da Realaren elastikoan telefono konpainiaren ikurra. Jokin Aperribai Realeko presidenteak eta Alberto Garcia Euskalteleko ordezkariak eman dute akordioaren berri, eta datozen egunetan jakinaraziko dute noiz hasiko diren merkaturatzen kamiseta berria. Behin denboraldia amaitua Realaka beste babesle bat aurkituko du.

Egun Euskaltel Realaren bazkide teknologikoa da, eta hitzarmenari esker lankidetza harago joango da. Izan ere, emakumeen taldeko babesle ere izango da Euskaltel, 2021 arte. 

Gogoan izan behar da orain arte Qbao.com zela Realaren babeslea. Baina urte hasieratik Realak ez darama elastikoan haren ikurra. Izan ere Txinako enpresa horretako buru Zhang Xiaoleiri iruzur egitea egotzi diotela jakin eta gero talde txuri- urdinak kentza erabaki. Xaolik Berak entregatu zuen bere burua komisaldegian, enpresaren inguruan abian jarritako ikerketaren harira. Piramide egitura bati esker, inbertsoreei eta bezeroei iruzur egitea leporatu zioten, eta Ikerketa horren barruan enpresaren webgunea ere itxi zuten. Qbao duela hiru urte eta erditik zen Realaren babeslea, eta 2020ra arte, urtero 1,2 milioi euroko diru-laguntza ematen zion, elastikoan enpresaren izena eramateagatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.