Euskaltel-Euskadi Asian ariko da lehen aldiz
Amets Txurrukak Taiwan kopan parte hartuko du igande honetan. Lehen aldia izango da Euskaltel-Euskadiko txirrindulari batek Asian korrituko duela. Taiwan kopak 210 kilometroko ibilbidea du, eta Hualien eta Taitung eskualde menditsuak zeharkatzen ditu. Txurruka Lombardiako Giroan aritu zen joan zen igandean, eta Paris-Bourgesen hilabete hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu