Txirrindularitza

Euskaltel-Euskadi, ProTour Ligan

UCIk 18 talde onartu ditu.

2007ko abenduaren 4a
15:54
Entzun
Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) gaur eman du ProTour Ligako hemezortzi talderen berri, eta haien artean da Euskaltel-Euskadi.

Hemeretzi eskaera jaso zituen UCIk, eta Unibet.como taldea baztertu egin du. Besteek baldintzak betetzen dituztela jakinarazi du, batik bat arlo finantzeroan eta juridikoan.

Euskaltel-Euskadiz gain, Caisse D'Epargne, Saunier Duval, Ag2r-La Mondiale, Francaise des Jeux, Bouygues Telecom, Cofidis le Credit par Telephone, Credit Agricole, CSC, Astana, Gerolsteiner, High Road, Lampre, Liquigas, Milram, Quick Step, Silence Lotto eta Rabobank dira beste taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.