txirrindularitza

Euskaltel-Euskadik dio UCIren berririk ez duela Astarlozaren kontranalisiaz

Hedabide batzuek diote txirrindulariak bigarren frogan ere positibo eman duela.

2009ko abuztuaren 31
14:01
Entzun
Gaur hedabide batzuek argitaratu dute Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak kontranalisian ere positibo eman duela, baina Euskaltel-Euskadik jakinarazi du Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) berririk ez duela bigarren frogaz.

Uztailaren 31n jakin zen Astarlozak EPOrekin positibo eman zuela ekainaren 26an egindako kontrol batean. UCIk jakinarazi zion albistea. "Ni izan nintzen harritzen lehenengoa, bai baitakit ez dudala ezer egin", zioen abuztuaren 4an txirrindulariak berak. Egun batzuk lehenago Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen.

Kontranalisiaren emaitzaren zain egongo zela esan zuen abuztuko agerraldian. "Emaitza hori negatiboa izan edo ez, sistema honekiko fedea galdu dut jada. Honek ez dauka zentzurik. Goitik behera bete dut UCIk une oro non gauden esateko jartzen duen araua. Egunero zehatz mehatz esan diet non egongo naizen. Eta positibo eman zezakeen zerbait hartu izan banu, helbide okerra eman niezaiekeen edo kontrola pasatzeari uko egin. Eta hori ez da gertatu. Bai orduan eta bai orain erabat ziur nago errugabea naizela. Ziur".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.