txirriNDULARITZA

Euskaltel-Euskadikoak sasoia hartzen ari dira Herrialde Katalanetan, multzoka

Talde bat Girora joango diren txirrindulariek osatzen dute, beste bat entrenamendu gogorrak ari da egiten eta bestea abiadura saioekin dabil. Igandera artean egongo dira Alacanten. Han da BERRIA. Argazki bilduma: goizeko zortzi irudi. Bideoa: goizeko saioa. [Youtube]http://youtu.be/nVALVByKzeA[/Youtube]

Unai Zubeldia (Villajoyosa, Herrialde Katalanak)
2013ko urtarrilaren 16a
15:56
Entzun

Denboraldi-aurrean sartuta daude txirrindulariak, eta Euskaltel-Euskadi taldeko 21 ziklista Herrialde Katalanetan dabiltza hilaren 11tik aurrera sasoia hartzen eta talde lana egiten. Datorren igandera artean egongo dira han, Gorka Gerrikagoitia zuzendariaren eta Igor Gonzalez de Galdeano manager nagusiaren esanetara.

Beste zazpi txirrindulari Australian dira —Mikel Astarloza da haien artean—, asteartetik aitzina denboraldiko nazioarteko lehen probari ekiteko: Tour Down Under-i. Eta taldea osatzen duen beste ziklista —Pello Bilbao— etxean da, belaunean lesio bat duela eta.

Herrialde Katalanetan direnak Villajoyosan (Alacant) daude ostatu hartuta. Arduradunek entrenamenduetarako hiru multzotan banatzen dituzte: talde bat Italiako Girora joango dena da, eta, kasu, taldekako erlojupekoa prestatzen ari dira, Samuel Sanchez buru zutela; beste multzo bat entrenamendu gogorrak ari da egiten —Igor Anton, Romain Sicard, Mikel Nieve...—, eta beste talde bat abiadura saioak egiten ari da.

BERRIA han da, eta goizeko entrenamendua Gerrikagoitia eta Galdeanoren autotik jarraitu du.

Gaur jakin da Sicard lapurtarra Frantziako Tourrera joango dela aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.